Egiazko istorioa
Una historia real (True story)
Sinopsia
Gertaera errealetan oinarrituta dago True Story. 2002. urtean, Christian Longo (James Francok gorpuztua) estatubatuarra Cancunetik gertu dagoen herrixka batean atxilotu zuten, hiru seme-alabak eta emaztea erahil izana egotzita. Bi egun zeramatzan ihesean, Michael Finkel izena baliatuta. Michael Finkel (Jonah Hillek gorpuztua) erreportaje batean gezurra esateagatik New York Times egunkaritik kaleratu zuten kazetaria zen. Hiltzaile batek bere identitatea erabili zuela jakindakoan, Oregongo espetxera joan zen Longo ezagutzera. Bien arteko elkarrizketak erabili zituen Mike Finkelek True Story eleberria idazteko.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Rupert Goold
- Aktoreak
- Jonah Hill, James Franco, Felicity Jones, Robert John Burke, Gretchen Mol, Ethan Suplee
