Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak 1969. urtean egindako Homenaje a Tarzan. Capitulo I. La cazadora inconsciente animaziozko film labur esperimentala “jarraituko du” hitzarekin amaitu zen. Ehizak nolabaiteko jarraipena ematen dio film hari, eta animalien harrapaketaren analogia erabiliz, gaur egun gertatzen diren egoera lazgarriak eta giza eskubideen urraketak salatzen ditu.