Elfkinak

Die Heinzels - Rückkehr der Heinzelmännchen

2020Alemania75 minDAnimazioa
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfiek, Kippek eta Buckek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Ute von Münchow-Pohl
Gidoia
Jan Strathmann
Musika
Alex Komlew