1519ko abuztuan, Fernando de Magallanes portugaldarra buru zutela, 239 marinel abiatu ziren Sevillatik Indietara. Hiru urte geroago, soilik 18 marinel fameliko eta gaixo itzuli ziren bidaiari eutsi zion ontzi bakarrean, Juan Sebastian Elkano marinel espainiarra buru zutela. Munduari bira eman zioten; misio ia ezinezkoa, espezien uharteetarako bide berri bat aurkitu nahi zuena, eta, azkenean, gizateriaren historia aldatu zuena, Lurra biribila dela frogatuta. Merkataritza, ekonomia, astronomia eta planetaren ezagutza betiko eraldatu zituen balentria, historiako balentriarik handienetakotzat jotzen dena.