Enarak

2025Euskal Herria72 min7+Dokumentala

Sinopsia

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Beñat Iturrioz
Aktoreak
Juanjo Iturrioz, Jose Iñurrita, Antton Lopez-Abu Hureira, Jesus Calvete
Gidoia
Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa
Musika
Beñat Iturrioz, Joseba Irazoki (score) Enarak, Amorante, Rüdiger, Liher: Enarak
Argazkia
Beñat Iturrioz
Ekoizleak
Beñat Iturrioz, Bira Produkzioak