Erlauntza

2020Euskal Herria92 minPuntuazioaren ikonoa5.3 16+Komedia
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai... Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntza bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira...

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Mireia Gabilondo
Aktoreak
Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Itziar Atienza, Naiara Arnedo, Sara Cózar
Gidoia
Kepa Errasti (antzezlana)
Musika
Jaime Gutierrez Dominguez
Argazkia
David Bernués, Xabier Lozano