Berlin, 1945eko apirila. Gerra erabakita dago, baina Reicheko hiriburuko kaleetan borroka latza dago oraindik. Adolf Hitler eta bere jarraitzaileak bunker batean gotortu dira. Horien artean dago Traudl Junge, Führerraren idazkari pertsonala. Kanpoan, egoera gogortu egingo da. Berlinek ezingo dio gehiago eutsi, baina Hitlerrek uko egingo dio hiria uzteari eta, Eva Braunekin batera, bere agurra prestatuko du.