
[object Object]
-----------------------------
Popel errautsak esan nahi du txekieraz, dokumentaleko pertsonaiak lotzen dituen funtsezko elementua, II. Mundu Gerran František Suchyk Pragan gordetako Anjel Lekuona eta beste deportatu batzuen errautsak direlako. Zerk bultzatu zituen heroi anonimo horiek nazien aginduei men ez egitera? Zergatik jarri zuten arriskuan bere bizitza jada hilda zegoen jendearen memoria gordetzeko? Beharrezkoa ahal dugu memoria, iragana argitu eta aurrera jarraitu ahal izateko?
