
[object Object]
-----------------------------
Zer gertatzen da milaka kilometrora dauden bi musika-tradiziok elkar entzuteko erabakia hartzen dutenean?
Errotik. Sustraietatik dokumentalak Mikel Ugarte eta Manu Gaigne txalapartariek Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok, Salomón Eduok eta Gabriel Alejandro Salazar musikari ekuatoreginearrekin batera bizi izan zuten sormen-prozesua erakusten du.
Bi astez tailerrak, entseguak, elkarrizketak eta sorkuntza kolektiboko saioak partekatzen dituzte, publikoari eskainitako kontzertu batekin amaitzen den prozesu batean. Bidean, beren musika tradizioen arteko lotura ugari aurkitzen dituzte: egurra tresnen oinarri gisa, erritmoa komunikatzeko modu gisa, ahozko transmisioa eta musika komunitatearen identitatearen adierazpin gisa.
Egoitza artistiko baten kronikatik harago, Errotik. Sutraietatik kulturarteko elkarrizketari, entzute aktiboari eta musikak pertsonak eta lurraldeak hurbiltzeko duen gaitasunari buruzko dokumentala da.
