
Kamilak dena du kontrolpean: ikasketak, lagunak, bere itxura… Dena bere auzoko Di Bianco anaien bat-bateko itzulera izan ezik, zazpi urte kanpoan eman dituztenak. Thiagok lehen musua lapurtu zion, eta Taylor bere lagunik onena zen, baina haien itzulerak hankaz gora jarriko du Kamilaren mundua. Izango dira hirurak iragana atzean uzteko gai? Edo dena joango da berriro pikutara?
