1991ko uda. Gaspar familia oporretan dago, baina aitarekin errietan egin ondoren, Luluk bere mutilarekin alde egingo du. Gainerakoak, patinete batean itsasoratuko dira eta ekaitz bortitz batek harrapatuko ditu. Itsasertzera iristean ohartuko dira 2022. urtera bidaiatu dutela. Telefono adimendun, selfie eta trap musikaz beteriko etorkizun ero bat da. Gai izango dira 90. hamarkadara itzultzeko?