Faisaien Irla

2025Euskal Herria98 minPuntuazioaren ikonoa5.7 ThrillerDrama
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Asier Urbieta
Aktoreak
Jone Laspiur, Sambou Diaby, Itziar Ituño, Jon Olivares, Josean Bengoetxea, Aia Kruse, Ibrahima Kone, Ximun Fuchs, Rodonny Perriere
Gidoia
Asier Urbieta, Andoni de Carlos
Argazkia
Pau Castejón