Gailur ekaiztsuak

Wuthering Heights (Cumbres borrascosas)

2026Erresuma Batua130 min16+DramaDrama erromantikoaErromantikoa
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

XIX. mendeko Ingalaterrako Yorkshiren girotuta, Heathcliff eta Catherinen arteko maitasun-harreman sutsu eta suntsitzailea kontatzen du filmak. Earnshaw familiak etxean hartutako umezurtz gaztea da Heathcliff, eta Catherinekin lotura estua eta berezia sortuko du. Urteak igaro ahala, bien arteko harremana maitasun debekatu eta obsesibo bihurtuko da. Baina gizarte-klaseen arteko desberdintasunek eta Catherinek Edgar Linton aberatsarekin ezkontzeko hartutako erabakiak haien arteko lotura hautsiko dute, mendekua, jelosia eta sufrimendua piztuz.

Emily Brontëren eleberri klasikoan oinarritutako egokitzapen berria.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Emerald Fennell
Aktoreak
Margot Robbie, Jacob Elordi, Martin Clunes, Millie Kent, Alison Oliver, Vicki Pepperdine, Owen Cooper, Shazad Latif, Hong Chau, Paul Rhys
Gidoia
Emerald Fennell, Emily Brontë
Musika
Charli XCX
Argazkia
Linus Sandgren