Egun batean, Josh Fox zinema-zuzendari estatubatuarrak gutun bat jaso zuen. Gutun horretan, konpainia energetiko batek bere jabetzako lursail baten zati bat alokatzea eskaintzen zion. Lursail horretan gas naturaleko aztarnategi garrantzitsu bat zegoen, eta konpainiak hura zulatu eta ustiatu nahi zuen. Hartu beharreko erabakiari buruz ziur ez, Foxek bidaia bat hasi zuen Estatu Batuetako 24 estatutan zehar gas naturalaren ustiapenaren ondorioak ezagutzeko. Pennsylvaniatik Utah-raino, Estatu Batuetako mutur batetik bestera, Fox konturatu zen ezen, gas naturala ustiatzen den lekuetan, biztanleek ezin zutela txorrotatik hurbil metxerorik piztu, ur korronteak su hartu gabe, gasak eragindako kutsaduraren ondorioz. Bidaia horretatik jaio zen GasLand.