Gattaca

1997Ameriketako Estatu Batuak102 minPuntuazioaren ikonoa8 16+DistopiaIntrigaKlasikoakKultuzko zinemaZi-Fi
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Distopia transhumanista adimentsua, Ethan Hawke, Uma Thurman eta Jude Law protagonista dituena. Etorkizuneko gizarte batean girotua, non haur gehienak in vitro sortzen diren eta hautaketa genetikoko teknikak erabiltzen diren. Vincent, modu naturalean sortutako azken umeetako bat, bihotz-urritasunarekin jaiotzen da, eta ez diote hogeita hamar urte baino gehiagoko bizitza ematen. Elbarritzat jotzen da eta, beraz, lanik desatseginenak egitera kondenatuta dago. Bere anaia Antonek aldiz, herentzia genetiko bikaina jaso du, aukera ugari bermatzen dizkiona. Txikitatik, espaziora bidaiatzearekin amesten du Vincentek, baina ondotxo daki ez dela inoiz hautatua izango. Urteetan zehar mota guztietako lanak egiten ditu, harik eta egun batean eliteko kide izateko gakoa ematen dion gizon batek: Jerome ordeztea, istripu baten ondorioz paralisian geratu zen kirolaria. Horrela, Vincent Gattaka Korporazioan sartuko da.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Andrew Niccol
Aktoreak
Ethan Hawke, Uma Thurman, Jude Law, Gore Vidal, Elias Koteas, Alan Arkin
Gidoia
Andrew Niccol
Musika
Michael Nyman
Argazkia
Slawomir Idziak
Ekoizleak
Jersey Films, Columbia Pictures