Gauerdiko lasterkaria

Der Läufer (Midnight Runner)

2018Suitza88 minPuntuazioaren ikonoa6.2 16+DramaThriller
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Jonas Widmer Suitzako lasterkari onenetako bat da, eta Joko Olinpikoak prestatzen dihardu. Kirolaz gain, Jonas sukaldaria da, eta Simone neska-lagunarekin bizitzera joateko planak ditu. Baina Jonasen bizimodu perfektua aztoratu egingo da hildako anaiaren oroitzapen gero eta ohikoagoen ondorioz. Hala, bizitza bikoitz batekin hasiko da, gauez emakume gazteei lapurtuz. Benetako istorio batean oinarritua.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Hannes Baumgartner
Aktoreak
Max Hubacher, Annina Euling, Sylvie Rohrer, Christophe Sermet, Saladin Dellers
Gidoia
Hannes Baumgartner, Stefan Staub
Argazkia
Gaetan Varone
Ekoizleak
Contrast Film, Schweizer Radio und Fernsehen, Teleclub AG