Gazta zati bat

2011Euskal Herria99 minPuntuazioaren ikonoa7.4 DokumentalaPolitika
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

Gaztagatik mundu osoan ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean hasten da istorio hau. Herri honetako biztanleek Europako azken gatazka armatuak sortutako ezberdintasunak alde batera uzten dituzte misio bat gauzatzeko: munduan zer izan aukeratu ahal izatea. Abentura honek Europan albiste izango diren bi nazioen gertakari historikoen lekuko izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako istorio handia. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Jon Maia
Gidoia
Jon Maia
Musika
Xabier Solano, Zigor Lanpre
Argazkia
Juantxo Sardon
Ekoizleak
Nazioen Mundua, Pixel Producciones Audiovisuales