Polonia, 50eko hamarkada. II. Mundu Gerran jasandako zauriek markatutako herrialde batean, agintari komunista berriek musikari talde baten sorrera sustatuko dute, tokiko folklorearen bidez Poloniako burkideei alaitasun pixka bat ematen saiatzeko, eta bide batez Stalin Kamaradari buruzko laudoriozko mezuak transmitituko. Wiktor taldeko piano-jotzailea Zularekin maiteminduko da eta elkarrekin erromantze eder bat biziko dute, hamarkadetan zehar joan-etorrian ibiliko dena.