Adrian Griffin zientzialari aberatsarekin bizi da Cecilia Kass. Zientzialaria optikan espezializatua dago eta oso aditua da, baina harremanetan tiranikoa eta bortitza. Ceciliak ihes egiten du harremanetik eta etxetik, bere ahizpa Emilyren laguntzarekin joaten da. Bi aste geroago, beti erne, Ceciliari jakinarazten diote Adrianek bere burua hil zuela, bera etxetik joan zenean. Hala ere, beste hipotesi bat gorpuzten doa bere susmoetan, ea ez ote zuen ikusezintasunaren sekretua asmatuko Adrianek, eta horrekin bere jazarpen beldurgarrian jarraitzeko modua topatu