2024ko urriaren 20an, igandean, Mundakan azken urteetan egin den surf saiorik harrigarrienetako bat egiteko beharrezko baldintzak ezarri ziren. 200 pertsona izan ziren horren lekuko, eta berriro ere han zeuden filmerrek dena filmatu zuten. Gertaeren ondoren, dozena bat surflari identifikatu, atxilotu eta galdekatu zituzten, gertatutakoa argitzeko.