GO!azen D13

Telesaila202563 min / atala7+Musikala
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Wellington music academy entzutetsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herrian egoitza izateko. Hitzarmen hori lortzeko, ordea, Maitanek gezur txiki batzuk esan zituen hautaketa-prozesuan —instalazioei dagokienez, batez ere—; horrek arazoak ekarriko dizkie bai berari, bai Garaziri. Egoera berri horren ondorioz, Basakabi jada ez da udaleku bat izango, udako musika-eskola bat baizik. Bertan ikasteko, ikasleek azterketa zorrotz bat gainditu behar dute.

Fitxa teknikoa

Denboraldiak
13
Atal kopurua
1
Zuzendaria
Itziar Gómez, Aitor Osa
Aktoreak
Nerea Elizalde, Nerea Arriola, Adriana Sánchez, Irati Marin, Ane Sarasua, Leire Nuñez, Ainhoa Tabuyo, Ander Ayerza, Jon Alonso, Maren Alonso, Julen Taboada, Gaizka Fernández, Iñigo Gastesi
Gidoia
Xabi Zabaleta, Ana Hormaetxea, Maria Corral
Ekoizleak
Xabi Zabaleta, Itziar Zeberio, Lide Etxeandia