Gure oroitzapenak

2018Euskal Herria96 minPuntuazioaren ikonoa5 12+Drama
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da. Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu 'Gure oroitzapenak' filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da. Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena...

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga
Gidoia
Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua Oliden
Argazkia
Juantxo Sardón, Raphaël O'Byrne, Rita Noriega, Aritz Moreno, Heidi Hassan, Alex García, Hibai Castro Egia, David Bernués, Javier Agirre