Herri txiki bateko polizia komisaria batean dago girotuta istorioa. Ustez, lasaia da herria. Baina soldatapeko hiltzaile bat agertuko da herrian, eta polizia gazte bizkor bat izango du atzetik. Beste alde batetik, iruzurgile bat espetxetik atera berri da, eta ez daki nora jo. Herri berean azalduko da bera ere. Indarkeria handiko eszenak tartekatzen dira filmean. (berria.eus)