Txina, IX. mendea. Nie Yinniang, jeneralaren hamar urteko alaba, moja batek bahitu eta arte martzialetan hasiko du. Bertako gobernadore krudel eta ustelak desagerrarazteaz arduratzen den hiltzaile aparta bihurtuko da. Egun batean, misio batean porrot egin ondoren, bere maistrak jaio zen lekura bidaliko du, eta gizon bat hiltzeko aginduko dio: Txinako iparraldeko eremu militar handiena kontrolatzen duen bere lehengusua.