Loïc Legrand Akitania Berriko ekoizle eta zinemagilearen lehen lana da Hiru Uhinak. Kondaira bat eguneratu du, zeinetan marinel batek madarikazio bat jasoko duen, eta esnezko, malkozko eta odolezko hiru olatu erraldoiri aurre egin beharko dien. Hirugarrena suntsitzeko, arpoi bat botako du olatuaren erdigunera, eta oihu lazkarri batekin desegingo da uhina. Etxera itzulitakoan, emaztea hilik aurkituko du marinelak, bihotzean zauri bat duela.
Loïc Legrand-en dokumentala hurbiletik segitu du Kanaldudek. Loïc guregana hurbildu zen gazte talde batekin film tailer baten sortzeko gogoa baitzuen. Elgarrekin tailerra antolatu, Loïc-ek tailer osoa filmatu eta dokumental bat osatu du.