Urkulu urtegia eraiki aurretik Goroeta auzoan eta inguruetan zegoen bizimoduaren berri jaso dute Goienak eta Loramendi elkarteak elkarlanean Hura zen Urkulu dokumentalean. Goroeta auzoko hamar baserri eta Aozaratzako bost geratu ziren ur azpian Urkulu urtegia eraiki zenean, orain dela 40 urte inguru, baita inguru hartako soro eta zelai asko ere. Eta istorio mordoa utzi zituen isilpean. Hainbat lekuko gidari hartuta, urtegia eraiki aurreko bizimodua, jaiak, eskola kontuak eta beste hainbat pasadizo eta bizipen jaso dituzte Hura zen Urkulu dokumentalean.