Biografia kutsuko dokumentala, Agustin Ibarrola euskal artistaren bizitza artistiko eta publikoa errepasatuko duena, artearen eta kulturaren munduko pertsona garrantzitsu batzuekin hitz eginez. Gazte-gaztetatik artista, Agustin Ibarrola berehala izan zen garaiko ekimen abangoardisten parte. Beste artista batzuekin batera EQUIPO 57 sortu zuen, bere bizitza laburrean (1962ra arte) bere lana Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan erakutsi zuena.