James Foster Idazle bat eta bere emaztea herrialde txiro batetara doaz oporretan. Nahiz eta bertako gizartea oso pobrea izan, kanpotarrentzako luxuzko hotelak daude, eta aberatsentzako paradisua da. Dena nahasiko da hondartzatik bueltan, tokiko herritar bat autoarekin kolpatu eta hil egiten dutenean. Polizia ikertzen hasi eta idazlea atxilotu egingo du eta heriotz zigorrera kondenatu. Baina, eta hemen sartzen da fantasia eta terrore generoa: herrialdeak teknologia berri bat garatu du gizabanakoak klonatzeko, eta noski, diruarekin kopuru handi baten truke eta Foster prest dago hori ordaintzeko.