Ikastolak loran mila koloretan. Ikastolen sorrera Bilbon

2025
40 min
Dokumentala

[object Object]

-----------------------------

Euskara irakaskuntzan sartzeko lehenengo pausoak Bilbon 1957an eman ziren. Umeentzako lehenengo eskola Euskal Katekesi modura sortu zen San Nikolas elizako lokaletan. Baina salaketa batek eraginda, itxi egin zuten. Gurasoek, hala ere, etsi ez eta Iralabarriko frantziskotarren komentuan jarraitu zuten, baina hori ere zarratu egin zuten. Hurrengo urteetan etxe partikularretara joaten ziren andereñoak irakastera, harik eta 1966an Resurrección Mª Azkue ikastola sortu arte Elkano kalea 6an. Hori ere txiki geratu zenez, azkenean Bilbotik kanpo Lauro ikastola egitea erabaki zuten. Bitartean, auzoetan ere hasi ziren beste ikastola batzuk sortzen: Deustun, Santutxun, Begoñazpin, San Adrianen, Artxandapen eta Abusun. Orduko gurasoen eta andereñoen ekina eta konpromisoa goratu nahi izan da lan honetan. Gorabeherak gorabehera beti aurrera egiteko adorea izan zutelako, euskararen eta herriaren alde. Hemen Bilboko kasua erakusten bada ere, Bizkaian hainbat herritan egin ziren antzeko pausoak sasoi berean.

  • Zuzendaria:Igone Etxebarria
  • Gidoia:Igone Etxebarria, Jesús Eguzkiza "Eguzki"

Plataforma hauetan ikusgai:

Ikastolak loran mila koloretan. Ikastolen sorrera Bilbon
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz