Influencers: sareetan bizirauten

Influencers: sobrevivir a las redes

Telesaila2023Espainia50 min / atala16+Dokumentala
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Luc Lorenek Espainiako hainbat influencer lagunduko ditu bere egunerokoan, arrakastak bere bizitzetan duen eragina argitzeko eta bere lanbidearen aurpegi ezezagunena erakusteko. Lucia Bellido, Carolina Iglesias, Marta Lozano, Marina Rivers, Samantha Hudson, Wismichu, Esty Quesada, Dani Marrero, Abril Cols, Claudia García, Hurona Rolera eta Andrea Palazón izango dira bertan.

Lau ataletan zehar, ikusleek influencerren hitzordu profesional zein pertsonalak ikusteko aukera izango dute; hala nola Punta Canako Desalia Jaialdia, Milango About You Sarien gala, Jessica Goicoechea modeloak antolatutako pool party bat, Marta Lozanoren beraren ezkontza edo Lucía Bellidoren bularra handitzeko operazioa.

Fitxa teknikoa

Denboraldiak
1
Atal kopurua
4
Zuzendaria
Noemí Redondo, Carmen Allué
Aktoreak
Lucía Bellido, Marina Rivers, Esty Quesada, Samantha Hudson, Carolina Iglesias, Abril Cols, Dani Marrero, Ismael Prego, Mayichi, Rocío Osorno, Mery Turiel, Marta Lozano, Alex Sinos, Claudia García, Andrea Palazón, Paula Moya, Anabel Lorente, Hamza Zaidi, Lalachus, Señor Cheeto, Tamara GR, Telmo Trenado, Noemí Casquet, Hurona Rolera, Berryucaver, Luc Loren
Gidoia
Boro Barber Sanchís, Blanca Torres Miguel
Musika
Pedro Mokrzycki, Chema Quintanal Santiuste