1994ko ekainean, Nicholas Barclay 13 urteko mutiko texastarra desagertu egin zen, arrastorik utzi gabe. Hiru urte geroago, kasuaren berri harrigarriak jaso ziren: mutila Espainian aurkitu zuten, eta bahitzaileek torturatu egin zutela adierazi zuen. Familiaren hasierako pozaren ondoren, arazo ulertezin bat sortzen da: nola liteke Barclaytarren seme ilehoria orain beltzarana izatea?