«Garai batean, itsasoko piztia izugarriek gure itsasertzak astintzen zituzten, eta inor ezin zitekeen salbu sentitu». Maisie Brumble neskatoa Crow kapitainaren ipuinak irakurtzen ari da. Badira, ordea, piztia horiei aurre egiten dieten eta piztiak harrapatzen saiatzen diren arrantzaleak. Horietako bat da Jacob Holland: haurra zela, itsasoko piztia baten erasoan galdu zuen familia, eta, geroztik, Crow kapitaina aita baten parekoa da harentzat. Brumble neskatoak piztien arrantzalea izan nahi du. Hala ziren bere gurasoak. Miretsi egiten du Holland. Errege-erreginek piztiarik beldurgarriena, Red Bluster, harrapa dezatela eskatu diete Crowi eta Hollandi. Brumble haien Inevitable itsasontzian sartuko da, ezkutuan. Elkarrekin bizitako abenturak kontatzen ditu The Sea Beast (Itsasoko piztia) filmak.