[object Object]
-----------------------------
Zumaiako flysch-a lurraren entziklopedia bezalakoa da, non geruza bakoitzak lurraren historiako kapitulu bat irudikatzen duen. Bertan 50 milioi urteko historia geratu da grabatuta.
Loreren zimurrak ere, Gerra Zibilean familiarekin batera Zumaiatik kanporatutako emakume honen bizitza kontatzen digun liburu baten modukoak dira.
Salka, neska sahararrak bilaketa bati ekingo dio Loreren istorioa deskubritzeko, hau ere bere ama eta amonaren istorioa baita Saharatik ihes egin behar izan zutenean. Flyscharen aurrean, Salkak ulertuko du, etengabe txandakatzen diren geruza gogor eta bigunen antzera, bere istorioak, gatazka baten erdian bizi izan diren emakumeenak, errepikatu egiten direla.