Zer Non Ikusi logoa

Gezurra esan dut

2021
55 min
Thriller
Drama
D
  1. Audrey eta bere mutil-laguna indarrez sartu dira Euskal Kostaldeko etxe batean. Nahi gabe, sute bat eragin eta ihesi joango dira, balio handiko lepoko bat hartuta. Nahasmen horren erdian, Audrey bakarrik geratuko da, gauez. Itsas izeneko hiltzaile batek hil egin nahiko du, baina Audreyk ihes egitea lortuko du, bidean lepokoa galduta. Joseph Layrac komisarioa arduratuko da ikerketaz. Audrey behartu egingo dute erasoaren lekuaz eta orduaz gezurra esatera.

    2019. Audreyk 35 urte ditu. Abokatua da Parisen. Jota geratuko da 16 urteko neska gazte bat, Maialen, Euskal Herrian hil dutela jakitean. Balio handiko lepoko bat zeramala. Audreyk bere senarrari gezurra esan eta Euskal Herrira joango da. Maialenen gurasoen abokatu bihurtuko da. Audreyk ongietorri murritza jasoko du aspaldiko ezagunengandik. Zer gertatu zen 16 urte lehenago? Ikerketa daraman Pauline Larrea ez bezala, Audrey ziur dago: azken 16 urteotan inor hil ez badu ere, bueltan da Itsas.

  • Denboraldiak:1
  • Atal kopurua:6
  • Zuzendaria:Frédéric Berthe
  • Aktoreak:Camille Lou, Thierry Neuvic, Marilyn Lima, Annelise Hesme, Hubert Delattre
  • Gidoia:Bénédicte Charles, Olivier Pouponneau

Plataforma hauetan ikusgai:

Gezurra esan dut
telesaila ikonoaTelesailaaudioa euskaraz ikonoaEuskarazeuskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua