Zer Non Ikusi logoa

Joxean's Hil Eben (Ataun Of The Dead II)

2014
Euskal Herria
40 min
Puntuazioaren ikonoa5
Komedia
Beldurrezkoa

Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

  • Zuzendaria:Beñat Iturrioz, Xabier Padin
  • Aktoreak:Etxahun Galparsoro, Asier Oiarbide, Xabier Padin, Beñat Iturrioz, Ander Arrese, Xabier Kueto
  • Gidoia:Beñat Iturrioz, Xabier Padin
  • Musika:Beñat Iturrioz
  • Argazkia:Beñat Iturrioz
  • Ekoizleak:Katihotsak Logia

Plataforma hauetan ikusgai:

Joxean's Hil Eben (Ataun Of The Dead II)
audioa euskaraz ikonoaEuskarazeuskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua