Jurassic Park-eko gertaeretatik hogeita bi urtera, Nublar uhartea parke tematiko handi bihurtu da, Jurassic Wold parkea, dinosauro ezagunenetako batzuen bertsio «etxekotu»ekin. Baina guztia primeran doala dirudienean, dinosauro espezie berri bat sortuko dute DNA genetikoki manipulatuz, eta uste baino askoz adimentsuagoa izango da. Dinosauroak ihes egingo du bere barrutitik, eta kaosa hasiko da.