Kartzela

Telesaila2019Euskal Herria10 min / atala12+Komedia

Sinopsia

2017ko abenduaren 17a da. Jendez gainezka dago BEC. Iluntzea gerturatzen ari da, une batetik bestera esango dute txapeldunaren izena. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze buruzko buruko jarduna bukatzen ari dira. Bietako bat izango da garaile, baina ez dago argi nor. Urduritasuna sumatzen da entzuleen artean. Halako batean, gai jartzaileak mikrofonotik esan du irabazlearen izena: Maialen Lujanbio. Txaloak. Txistuak. Malkoak. Bukaerako agurrak bota dituzte. Listo, amaitu da ekitaldia. Jendea eserlekuetatik altxa eta kanpora doa, aurpegi irribarretsuz. Guztiek alde egin dutela egiaztatu ondoen, antolatzaileek ateak itxi dituzte. Lehengo txalo, txistu eta malkoen tokian isiltasuna nagusitu da. Erabat hustu da BEC. Ez dago arima bakar bat ere barruan. Edo hori ematen zuen, behintzat.

Fitxa teknikoa

Denboraldiak
1
Atal kopurua
7
Zuzendaria
Peru Isasi
Aktoreak
Iratxe Urkiaga, Ainhoa Etxebarria, Juanen Saralegi, Sambou Diaby, Erika Olaizola, Amaiur Epher
Gidoia
Lander Arretxea, Nerea Ibarzabal, Beñat Iturrioz
Musika
Olmo Cascallar
Ekoizleak
Aritz Lazkano