Katanga-Eskorpioien dantza non ikusi jakiteko, hona hemen hurrengo emanaldiak:
Araba
Gasteiz - Izaskun Arrue Kulturgunea
- Azaroak 3, astelehena:19:00
Katanga – Eskorpioien dantza Shakespeareren Macbeth lanaren egokitzapen ausart bat da, botereari eta anbizioari buruzko istorio unibertsal eta atenporal bat, Dani Kouyaté zuzendari burkinafasoar ospetsuarena. Zuri-beltz dramatikoan filmatuta, Pazouknaam erregearen aurka antolatu den baina porrot egin duen konspirazioaren ondoren abiatzen da filma. Erregeak Katanga lehengusua izendatuko du indar armatuen buru, baina hark, emazte handinahiak bultzatuta, hil egingo du, eta tronua bereganatuko. Ordutik aurrera, edozer egingo du botereari eusteko: ez da ekintza xumerik ikusiko.