Kima eta Amik

2023
12 min
Abentura
Komedia
D

Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko. Ez da beti erraza izaten, ordea, gurasoek bi umeentzako planak egiten dituztenez eta batetik bestera korrika eta presaka joan behar izaten dutenez, jolasak etengabe asmatu eta birrasmatu behar izaten baitituzte. Baina horixe da Kima eta Amiken dohairik handiena, edonon eta edonola jolasteko gaitasuna.

  • Denboraldiak:1
  • Atal kopurua:6
  • Zuzendaria:Juanjo Elordi, Sebastián Merino
  • Gidoia:Edorta Barruetabeña
  • Ekoizleak:Miren Berasategi, Darío Cuesta, Aixa Delia Alarcon

Plataforma hauetan ikusgai:

Kima eta Amik
telesaila ikonoaTelesailaaudioa euskaraz ikonoaEuskarazeuskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua