Korterraza Gasteiz 16. edizioarekin itzuliko da, eta berrikuntzak izango ditu bere egitarauan. Gasteizko aire zabaleko film laburren eta musikaren jaialdiak jardueren egun bat gehituko du, eta aurten IAK-Izaskun Arrue Kulturguneak lehenengo saioa hartuko du bere baitan, urtez urte film laburren emanaldiak eta musika-programazio bikaina batzen duen erreferente bihurtu den jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saio batean. Ekainaren 25ean, asteazkenean, izango da, eta euskarazko lanetan zentratuko da. Film laburren saioa eta euskaraz filmatzeak dituen erronkei buruzko mahai-ingurua egingo dira.
“Dinosaurioak” - Koldo Almandoz - 11’ - Drama sozial - Edozein adin
“Ehiza” - Aitzol Saratxaga - 29’ - Drama - 16 urtetik gora
“Hotz” - Lander Castro - 9’ - Terrore - 12 urtetik gora
“Judoka” - Ander Iriarte - 11’ - Drama - 12 urtetik gora
“Komando Marmitako” - Uxue Botas eta Ane Nafarrate - Komedia - 7 urtetik gora
Hizlariak
– Uxue Botas eta Ane Nafarrate, zuzendariak “Komando Marmitako”.
– Aitzol Saratxaga, zuzendaria “Ehiza”.