Zer Non Ikusi logoa

Laburbira 2025

2025
Euskal Herria
90 min
Film labur sorta

PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez de Lizarduy): Prosopagnosia jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten duen gaixotasuna da. Barne bidai baten errelatoa da filma.

PLAZER BAT (Sonia Estévez): Stop motion teknika baliatuz, film hau pertsona bakoitzak dituen eguneroko plazer txikiei egindako omenaldi bat da.

BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy): Mirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen. Auto horri segika hasiko da gauaren erdian…

EUROPA (Ekain Irigoien): Gerratik ihesi etorri da Lubna Parisera. Gurasoengan du pentsamendua, beraiekin elkartzea baitu helburu.

PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateo): Amatasuna lan munduarekin uztartu ezinda, blokeatuta dago Bea. Nora lagunarekin erakusketa batera egindako bisitak barrenak inarrosiko dizkio…

HOR KONPON (Jone Arriola): Rita eta Berta lapurrak dira. Bizimodu horrexek ematen die egunerokoan aurkitzen ez duten adrenalina. Bertak, baina, bizimoduz aldatzea ebatsu du bat batean…

GOODBYE KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto): 9 urte espazio sakonean ibili eta gero, Kepler teleskopioa erregai gabe geratu da…

UTLANDSK (Alba Lozano): Esti Oiartzunera itzuli da sei urtez Suedian bizi ondoren. Herria ez dela deus aldatu baieztatu du eta Estiri kostatzen ari zaio egokitzea…

  • Zuzendaria:Alba Lozano, Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto, Jone Arriola, Karmele Mitxelena, Alaia Martin, Iraitz Mateo, Ekain Irigoien, Eneko Sagardoy, Sonia Estévez, Ekain Martinez de Lizarduy
Laburbira 2025
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz