2021eko Sitgeseko Zinemaldiaren irabazle handia, Noomi Rapace saritua protagonista duena, zinema fantastiko berriaren proposamen gogoangarrienetako batean. Vladimar Johannssonek amatasunari eta naturaren indar aurreikusezinari buruzko idatzitako istorioa da, eta Cannesko Zinemaldian ere saritua izan zen. Maria eta Ingvar bakartuta bizi dira Islandiako uharte batean, arkume talde batekin. Jaioberri misteriotsu bat aurkitzen dutenean, haien seme gisa haztea erabakiko dute. Bizitza berri honek zoriontasun handia dakarkio bikoteari, baina naturak azken sorpresa bat gordeko die...