1983an bi euskal errefuxiatu, Joxean Lasa eta Joxi Zabala, desagertu ziren Baionan. Hamabi urte geroago, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren identifikatu gabe egon diren bi gorpu Lasa eta Zabalarenak direla jakingo da. GAL erakundea dago euren heriotzaren atzean. Bi familien abokatuak eta haren laguntzaileak prozesu luze bati ekingo diote. Helburua, justizia egitea eta hiltzaileak epailearen aurrera eramatea da. Urriaren 14tik 29ra ikusgai.