Zer Non Ikusi logoa

LEGO 2 filma

The LEGO Movie 2

2019
Australia
102 min
Animazioa

«LEGO ® Filma 2»-k, mundu osoan izugarrizko arrakasta izan zuen pelikularen ondorengoak, Bricksburg-eko heroiak hainbeste maite duten hiria salbatzeko abentura berri batean batzen ditu. Bost urte pasa dira gertaera harrigarriak gertatu zirenetik eta hiritarrek mehatxu erraldoi bati egin beharko diote aurre: LEGO DUPLO ® inbasoreak. Kanpoko espaziotik datoz eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen dena suntsitzeko gaitasuna dute. Hauek garaitzeko eta LEGO ® unibertsoaren bakea berrezartzeko borrokak, Emmet, Lucy, Batman eta hauen lagunak urruneko mundu ezezagunetara eramango ditu, baita dena musikal bat den galaxia batera ere. Probatu egingo dira Eraikitzaileen ausardia, sortzeko ahalmena eta gaitasunak eta ezagutzera emango da zeinen bereziak diren benetan.

  • Zuzendaria:Mike Mitchell
LEGO 2 filma
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua