Loreak
Non ikusi
Sinopsia
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte. Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Jon Garaño, José Mari Goenaga
- Aktoreak
- Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Ane Gabaraín, Egoitz Lasa, Jox Berasategui, Gotzon Sánchez, José Ramón Soroiz
- Gidoia
- Jon Garaño, José Mari Goenaga, Aitor Arregi
- Musika
- Pascal Gaigne
- Argazkia
- Javier Agirre Erauso



