Lost in Translation

2003Ameriketako Estatu Batuak98 minPuntuazioaren ikonoa7,1 12+DramaDrama erromantikoaErromantikoaKomediaKomedia dramatikoaKultuzko zinema
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Sofia Coppolaren maisulana. Kultuzko filma, ironiaz jositako istorio delikatua, Bill Murray eta Scarlett Johanssonen interpretazio paregabeekin.

Bob Harrisek, gainbeheran dagoen aktore estatubatuarrak, Tokion whisky japoniar baten iragarkia egiteko eskaintza onartuko du. Krisi larria igarotzen ari da eta bere denbora librearen zati handiena hoteleko tabernan ematen du. Eta han ezagutuko du Charlotte, erreportaje bat egitera Tokiora joan den argazkilari batekin ezkonduta dagoen emakume gaztea. Baina senarra lanean dagoen bitartean, emaztea aspertuta dago. Hiriko ikusmira eta soinuek eragiten dieten txundiduraz gain, Bob eta Charlottek euren bizitzaren hutsunea ere partekatzen dute. Poliki-poliki lagun bihurtuko dira, eta hiria elkarrekin arakatzen duten bitartean, euren adiskidetasuna zerbait gehiago bihur ote daitekeen galdetzen hasiko dira.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Sofia Coppola
Aktoreak
Bill Murray, Scarlett Johansson, Giovanni Ribisi, Ryuichiro Baba, Anna Faris, Kazuko Shibata, Kazuyoshi Minamimagoe, Akiko Takeshita
Gidoia
Sofia Coppola
Musika
Brian Reitzell, Kevin Shields
Argazkia
Lance Acord
Ekoizleak
Focus Features, American Zoetrope, Elemental Films