Frantzia, 1891ko uda. Armand gazteak bere aitaren gutun bat jasoko du bere lagun Vincent Van Goghen anaiari eskura emateko Parisen. Baina Parisen ez dago Theoren arrastorik, eta Vincent anaiak bere buruaz beste egin eta handik gutxira hil zela diote. Horrela hasten da "Loving Vincent", zinemaren historian eskuz margotutako lehen filma. Mundu osoko artistek margotutako 65.000 fotograma animatu baino gehiagoren bidez, filmak Van Goghen koadroei bizitasuna ematen die margolariaren bizitza misteriotsuan barrena, Theo anaia txikiari maiz idazten zizkion gutunen bidez.