Maitatzeko desiatzen

In the mood for love (Hua Yang Nian Hua) (Deseando amar)

2000
Hong Kong
99 min
Puntuazioaren ikonoa8.6
Drama
Drama erromantikoa
Erromantikoa
Klasikoak
Kultuzko zinema
12+

Garai guztietako zinema-erromantzerik handiena. Chow, tokiko egunkari bateko erredaktore burua, beste pisu batera joango da bizitzera emaztearekin. Han Li-zhen ezagutuko du, bere senarrarekin eraikin berean kokatu berri den neska gaztea. Esportazio-enpresa bateko idazkaria da eta senarra negozio-bidaian dabil etengabe. Chowren emaztea ere ia beti etxetik kanpo egoten denez, Li-zhen eta Chowk gero eta denbora gehiago emango dute elkarrekin eta oso lagun egingo dira. Egun batean, haien bikotekideei buruz ustekabeko zerbait aurkituko dute biek.

  • Zuzendaria:Wong Kar Wai
  • Aktoreak:Tony Leung, Maggie Cheung, Gong Li, Rebecca Pan, Kelly Lai Chen, Man-Lei Chan, Ping Lam Siu
  • Gidoia:Wong Kar-Wai
  • Musika:Michael Galasso
  • Argazkia:Christopher Doyle, Mark Lee
  • Ekoizleak:Block 2 Pictures, Paradis Films, Jet Tone Production

Plataforma hauetan ikusgai:

Maitatzeko desiatzen
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua