Mikel Urdangarin musikariaren eta Alain Urrutiaren arteko harremana du ardatz filmak. Urrutiak margolan bat oparituko dio Urdangarini, baina baldintza bat jarriko dio: musikariak Londresera joan beharko du lanaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara.