Mascarade
Mascarade (Los amantes del engaño)
Non ikusi
Sinopsia
Adrien dantzari gaztea da, baina moto-istripu batek bere ibilbidea zapuztu du. Frantziako Kostalde Urdinean bizimodu alferrean murgilduta bizi da, Martha zinema-izar ohiaren kontura. Margot ezagutzen duenean, ordea, haren bizitza goitik behera aldatuko da. Margot iruzurretan eta maitasun-manipulazioetan aritzen den emakume erakargarria da, eta biek bizimodu hobea izateko ametsari helduko diote, plan maltzur bat abian jarriz. Baina zenbateraino iritsiko dira luxuzko bizitza baten truke?
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Nicolas Bedos
- Aktoreak
- Pierre Niney, Isabelle Adjani, François Cluzet, Marine Vacth, Emmanuelle Devos, Laura Morante, Charles Berling, James Wilby, Nicolas Briançon
- Gidoia
- Nicolas Bedos
- Ekoizleak
- François Kraus, Denis Pineau-Valencienne

